Lertxundiren eskultura bat Bilbao Art District-en ikusi ahalko da
Mikel Lertxundi artista berriatuarrak gaur eta bihar egingo den Bilbao Art District arteen asteburuan parte hartuko du.Zehatz esateko, Lertxundik Toparri II izeneko eskultura ikusgai jarriko du Kale Nagusiak eta Diputazio kaleak bat egiten duten lekuan...
Zehatz esateko, Lertxundik Toparri II izeneko eskultura ikusgai jarriko du Kale Nagusiak eta Diputazio kaleak bat egiten duten lekuan.
Gaur eta bihar, gainera, 19:00etan, bisita gidatuagaz bat eginez, Ianire de Andres dantzariak eskulturagaz elkarreraginean dantzan egingo du, Ianire Krutxaga musikariak biolina jotzen duen bitartean.