Maiatzaren 28ra atzeratu dute nagusien omenaldia
BERMEO// Zapaturako aurreikusita zegoen herriko nagusientzako omenaldia maiatzaren 28ra zapatua atzeratu beharra eduki dutela azaldu dute Erroxape Emakumeen Elkartekoek. Egun horretarako egitaraua, baina, berbera izango dela diote. 20:00etan, San Frant...
BERMEO// Zapaturako aurreikusita zegoen herriko nagusientzako omenaldia maiatzaren 28ra zapatua atzeratu beharra eduki dutela azaldu dute Erroxape Emakumeen Elkartekoek. Egun horretarako egitaraua, baina, berbera izango dela diote. 20:00etan, San Frantzisko elizan meza entzungo dute, eta horretan Erroxape Abesbatzak abestuko du. Meza ostean, arkupeetan luntxa eskainiko dute.