Pello Añorgak ipuinak nola kontatu irakatsiko die muxikarrei
Ipuin kontalari eta idazleak gaur eta hurrengo barikuan emango ditu tailerrak. Tailerrak ahozko transmisioa hobetzea du helburu, eta doakoa izango daIpuinak kontatzeko teknikak ikasteko eta barneratzeko aukera izango dute muxikarrek bariku honetan eta ...
Ipuin kontalari eta idazleak gaur eta hurrengo barikuan emango ditu tailerrak. Tailerrak ahozko transmisioa hobetzea du helburu, eta doakoa izango da
Ipuinak kontatzeko teknikak ikasteko eta barneratzeko aukera izango dute muxikarrek bariku honetan eta baita hurrengoan ere. Muxikako Udalak antolatuta, bi tailer emango ditu Pello Añorga ipuin kontalari eta idazleak. Oiartzuarrak umeei zuzendutako ipuinak kontatzen eskarmentua dauka, baita haurrentzako literaturan ere.Gaur eta hurrengo astean hilaren 20an Muxikan egongo da Añorga, eta bi orduko tailerrak emango ditu, 18:00etatik 20:00etara.
Praktikoa eta teorikoa
Udalak jakinarazi duenez, guraso, amuma-aittitte, haurtzandegiko hezitzaile zein haur hezkuntzako iraskaslei zuzendutako ekimena da, hain zuzen ere.
Tailerrak Zubieta Errota udal liburutegian emango dituzte, eta doakoak izango dira. Muxikako Udalak jakitera eman duenez, ikastaroak alde praktikoa eta teorikoa izango ditu.
Haur eta gazte literatura lantzen du Añorgak. Magisteritza ikasketak burutu zituen Donostian. Oiartzungo ikastolan jardun zuen 1986 urtera arte. Geroztik, buru-belarri murgildu zen ipuin-kontaketan, lan hori haurrentzako liburuen idazle lanagaz uztartuz.