Sestao River taldearen aurka lehiatuko du Gernikak azken jardunaldia
Sestao River taldearen zelaian amaituko du 2015-2016 denboraldia Gernikak. Domekan 18:00etan hasiko da bi taldeen arteko neurketa. Hain zuzen ere, 2. B. mailako 2. multzoko talde denek ordu berean lehiatuko dute ligako azken jardunaldia.Mailari eusteko...
Mailari eusteko helburua beteta agurtuko du denboraldia talde gernikarrak. Sailkapeneko 12.a da, 45 puntugaz. Denboraldian hamar garaipen eskuratu ditu, hamabost berdinketa, eta hamabi partida galdu ditu.
Gaur gaurkoz Barakaldo da liderra, 79 puntugaz, eta RM Castilla bigarrenak 77 puntu ditu.