Ugaitz Mugertzak Urrezko Aizkorako finalerdia jokatuko du
Lazkaoko (Gipuzkoa) kanporaketan egindako lan onari esker, bihar, Eusko Label Banakako Urrezko Aizkora XIX. Txapelketaren finalaurrekoan parte hartuko du Ugaitz Mugertza aizkolari mutrikuarrak.Aizkora saioa Ataungo (Gipuzkoa) San Gregorio auzoko fronto...
Aizkora saioa Ataungo (Gipuzkoa) San Gregorio auzoko frontoian jokatuko da, 19:00etatik aurrera, eta finaleko txartela lortzeko ahaleginetan Mugertza II.ak honakoak izango ditu aurkari: Xabier Orbegozo Arria V, Luis Txapartegi eta Jon Rekondo.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, norgehiagoka bi zatitan banatuta jokatuko da. Alde batetik, abiadura proban, kanaerdiko eta 60 ontzako enbor bana moztu beharko dituzte, eta hortik lortzen diren denboren arabera jokatuko da hurrengo zatia.
Lehenengo sailkatuak azkenaren aurka ariko da, eta bigarrenak hirugarrenaren aurka neurtu beharko ditu indarrak. Bi talde horietako onenek lortuko dute, hain zuzen ere, finalerako txartela. Probaren bigarren zatiari dagokionez, launa enbor moztu beharko dituzte; bina kanaerdiko eta bina 60 ontzako.
Bestalde, egun berean, Galdakaon jokatuko da beste finalaurrekoa. Bertan finalerako bi txartelak lortzeko ahaleginetan Aitzol Atutxa, Mikel Larrañaga, Eneko Otaño eta Julen Kañamares lehiatuko dira.