Gernika GFS taldeak bigarren amaitu du aurtengo denboraldia
Gernika GFSek bigarren amaitu du areto futbol denboraldia, Preferente mailan. Ligako azken partida irabazi arren, Elorrietako Hermitak sailkapen buruak ere garaipena lortu zuen azken partidan, eta, beraz, haiek dira liga txapeldunak.Erandiotarrak talde...
Erandiotarrak taldearen kontra jokatu zuen talde gernikarrak denboraldiko azken partida, zapatuan. Lan bikaina eginda, 4-0 nagusitu ziren, Santanape kiroldegian.
«Pena da puntu bakarrera gelditu garelako, baina kontuan hartuta iaz igo ginela Preferente mailara, emaitza oso ona da bigarren amaitzea», esan dute Gernika GFS taldeko kideek.
Igoera fasea
Hala ere, oraindik ez dute denboraldia guztiz amaitu. Izan ere, federazioak igoera fasea egingo den ala ez erabakiko du laster: «Igoera fasea egitea erabakitzen badute, mailaz igotzeko aukera edukiko dugu. Ea lehenbailehen erabakitzen duten, eta zerbait jakinarazten diguten».