Erabakitzeko eskubidearen aldeko
giza katea egin zuten Ispasterko bizilagunek, domekan [maiatzak 15]. Santiago auzoko eta plazako haritz biak lotu zituzten elkarri eskutik helduta.

Herritarrak hautestontzia plazara eroaten. Argazkia: Ispasterko Gure Esku Dago.
Ume zein nagusi,
200 herritar inguruk parte hartu zuten ekitaldian, eta Ispasterko Gure Esku Dagoko kideak oso pozik agertu dira ekitaldiak izandako erantzunagaz.
Haritz biak lotzeagaz batera, eskuz esku Santiagotik plazara erabakitzeko eskubidea irudikatzen zuen hautestontzia eraman zuten. Jarraian, udalerriko bi neska-mutilek ekainaren 5eko galdeketaren inguruko
adierazpena irakurri zuten.

Bi ume adierazpena irakurtzen. Argazkia: Ispasterko Gure Esku Dago
‘Geuk erabaki’
Gainera, galdeketarako beren beregi prestatu duten
Geuek erabaki abestia kantatu zuten estreinako. “Lehen aldia izan arren, denok oso ondo abestu genuen, eta askok etxetik ikasita ekarri zuten”.
Abestia gustatu zaie herritarrei, eta
zapatu honetan kantaren lip dup-a grabatuko dute,
11:00etatik aurrera.