Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Balea eta arrantza izango dira Geoparkearen Asteko protagonista

Maiatzaren 20tik 29ra, hainbat ekimen egingo dira Mutrikun, Deban eta Zumaian. Herritarrak ere Geoparkearen Asteko progragonista izan daitezen nahi du GeoparkeakGeoparkeko baleazaleak goiburupean, Europako Geoparkeen VI. Astea ospatuko da etzitik maiat...

Nerea Bedialauneta
Mutriku
2016/05/18

Maiatzaren 20tik 29ra, hainbat ekimen egingo dira Mutrikun, Deban eta Zumaian. Herritarrak ere Geoparkearen Asteko progragonista izan daitezen nahi du Geoparkeak

Geoparkeko baleazaleak goiburupean, Europako Geoparkeen VI. Astea ospatuko da etzitik maiatzaren 29ra bitartean, Mutrikun, Deban eta Zumaian. Ekimena Europan egun dauden 69 geoparkeetan burutuko da aldi berean, lurralde bakoitzeko ondare geologikoa, naturala eta kulturala herritarrei gerturatzeko helburuarekin.

Aurtengo egitaraua atzo aurkeztu zuten Mutrikun, eta antolatzaileek iragarri dutenez, hamaika ekimen antolatu dituzte, besteak beste, hitzaldiak, doako bisita gidatuak, argazki erakusketa, haurrentzako tailerra, Lasturko interpretazio gunearen inaugurazioa, Euskal baleazaleen triskantza dokumentalaren proiekzioak eta solasaldiak…

Leire Barriuso Geoparkearen arduradunak aurkezpenean nabarmendu zuenez, herritarrak Geoparkeen Astearen protagonista bihurtu nahi dituzte. «Geoparkeko biztanleei, haur, gazte zein helduei, parte hartzeko gonbitea luzatu nahi diegu».

Baleazaleak gogoan

Geoparkearen Asteak baleazaleak izango ditu ardatz nagusi. «Geoparkeko hiru herrietan baleazaleen aztarna gehienak aspaldi desagertu baziren ere, Mendatan (Itziar, Deba) talaia batean arrastoak aurki ditzakegu. Geoparkeak sustatuta, indusketa lanak egin dira bertan Suhar Arkeologiaren eskutik, eta bertan grabatu dituzte Euskal baleazaleen triskantza dokumentalerako zenbait irudi ere».

Hain zuzen ere, Geoparkearen Astearen baitan, dokumentala ikusteko aukera egongo da hiru herrietan. Mutrikun, esaterako, dokumentalaren aurkezpena maiatzaren 25ean egingo da, eta proiekzioaren ostean, solasaldia egingo da Suhar Arkeologoia taldeko kideekin batera. Gaian gehiago sakondu nahi dutenek maiatzaren 28an Mendatako talaiaren indusketara ibilaldi gidatua egiteko aukera izango dute.

Era berean, Geoparkearen Asteak iraungo duen egunetan Itsas hondoen bizilagunak argazki erakusketa ikusteko aukera egongo da Mutrikuko Zabiel jauregian. «Euskal kostaldean ateratako argazkiez osatutako erakusketa da, eta bertako itsas hondoen garrantziaz eta babesteko beharraren inguruan Geoparkeko biztanleak sentsibilizatzea du helburua».

Itsas tradizioari lotuta, gainera, Euskal ontzigintza eta ontziolak hitzaldia ere egingo da hilaren 24an, Mutrikun, Mikel Leoz Albaola Itsas Kultur Faktoriako kidearen eskutik.

Geoparkearen Astearen baitan, irteera gidatuak ere eskainiko dira. Horietako bat, Nautilus, flyscheko fosilak, Mutrikun egingo da, zapatuan. Egitarauari amaiera emateko, maiatzaren 29an, Geoparkeko interpretazio gune berriaren inaugurazioa egingo da, Lasturko aterpetxean.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.