Olazar Elkarteak antolatuta, Gizaburuagakoak Pasaia (Gipuzkoa) aldera joan ziren asteburuan,
Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitatzera. 25 bat lagun batu ziren egunpasa egiteko, eta guztiek ere “esperientzia polita” izan zutela nabarmendu dute antolatzaileek.
Goizean irten zuten Gizaburuagako plazatik, eta Trintxerpen, ostean, txalupaz zeharkatu zuten Pasaiako badia Albaola Itsas Kultur Faktoriara ailegatzeko. Han gero, gidari espezializatu baten laguntzagaz, museoaren nondik norakoak ikusteko aukera izan zuten. Besteak beste, XVI. mendeko San Juan baleontziaren erreplikaren ageriko eraikuntza bertatik bertara ikusi ahal izan zuten. “Erreplika zelan egiten ari diren azaldu ziguten, eta horrez gain, baleontzian zelan arrantzan egiten zuten ere azaldu ziguten”.
Gizaburuagakoak ‘San Juan’ baleontziaren erreplikaren ondoan. Argazkia: Olazar Kultur Elkartea
Albaola Itsas Kultur Faktoria atzean utzita, Pasai Donibanen amaitu zuten egunpasa. Ziaboga jatetxean bapo bazkaldu ostean, herriko hainbat toki bisitatzeko aukera izan zuten, 18:30ean, bueltako autobusa hartu aurretik.