Ume sahararrak udako oporraldian etxean hartzeko aukera izango dute aurten ere aulestiarrek
7 eta 12 urte bitarteko umeek Aulestin udako bi hilabete pasatzeko aukera izango dute, Sahararen aldeko elkartearen Oporrak Bakean programari esker.
Etxean Saharako umeren bat hartu gura duten bizilagunek udaletxean (Donibane Enparantza, 1 ) eman behar dute izena: 946 279 006.
Momentuz hilaren 20a arteko (barikua) epea jarri dute izena emateko, baina, Aulestiko udaletik jakitera eman dutenez, baliteke epea luzatzea. “Hori arduradunek erabakitzen dute normalean. Epe hori ipini dugu, baina agian luzatuko da. Iaz inor animatu ez zenez ez zen etorri ume sahararrik, baina espero dugu aurten jendea animatzea”.