Udako ludotekan izena emateko epea zabaldu dute, Ispasterren
Ispasterko udako ludotekan izena emateko epea maiatzaren 31n amaituko da.Ekainaren 27tik uztailaren 22ra izango da ludoteka, eskolako jantokian. Astelehenetik barikura, egunean lau orduko saioak egingo dituzte, 09:30ean hasi eta 13:30ak arte. Jolasak, ...
Ekainaren 27tik uztailaren 22ra izango da ludoteka, eskolako jantokian. Astelehenetik barikura, egunean lau orduko saioak egingo dituzte, 09:30ean hasi eta 13:30ak arte. Jolasak, kirola, abestiak, dantzak… ez dute aspertzeko astirik edukiko.
Hurrengo helbidera mezu bat idatzita eman daiteke izena: gurasoak@ispasterkoeskola.com. Umearen izen-abizenak eta adina zehaztu behar dira.
Aurten berrikuntzak izango direla aurreratu dute Ispasterko Guraso elkarteko ordezkariek. Egunero ordu bete ingelesa lantzen ariko dira jolasekin eta fitxekin, eta era berean, astean behin kontinente bat landuko dute.
Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat da ludoteka. Eskolako ikasleek zein eskolan egon ez arren udalerrian erroldatuta dauden umeek parte hartu dezakete.
Informazio gehiago nahi dutenek Ispasterko Guraso elkarteagaz harremanetan jarrita eskuratu ahal izango dute.