Bigarren kamioi bat atera da Astratik, Siriarantz
Atzo atera zen Astratik herritarren donazioekin beteriko bigarren kamioia. AAPSk (Siriar Herrialdeari Laguntzeko Elkartea) eskatu dituen jaio berrientzako arropak, umeentzako janaria, jostailuak, pixoihalak, konpresak, higiene pertsonalerako produktuak...

Atzo atera zen Astratik herritarren donazioekin beteriko bigarren kamioia. AAPSk (Siriar Herrialdeari Laguntzeko Elkartea) eskatu dituen jaio berrientzako arropak, umeentzako janaria, jostailuak, pixoihalak, konpresak, higiene pertsonalerako produktuak, sukalderako tresnak edota sendagaiak bidali dituzte. Materiala Siriako Alepoko hirian dauden lekualdatuentzat izango da.