Gure Esku Dagoren ekitaldiak, Mendexan eta Munitibarren
Mendexako Gure Esku Dagok jaialdia egingo du, ekainaren 5ean, eta festa egun hori aurkeztuko dute bihar. 19:30ean hasita, OIZpe saxo taldeak emanaldia eskainiko du, udaletxeko ganbaran. Jarraian, jaialdi horren aurkezpena egingo dute.Aurreratu dutenez,...
Aurreratu dutenez, ekainaren 5ean, besteren artean, bertso saioa eta herri bazkaria egingo dituzte, eta trikiti doinuak ere ez dira faltako giroa berotzeko. Herriko talde ezberdinen emanaldia ere izango da.
Bestalde, domekako zozketan Marku familiarena izan zen zenbaki sariduna: 01206.
Batzarra Munitibarren
Bestalde, Munitibarren batzarra egingo dute, bihar. 11:30ean udal aretoan batuko dira. Eskualdeko udalerri batzuetan herri galdeketak egingo dituztela, eta Munitibarren egin ala ez erabaki gura dute herritarrekin.