Herriarteko Paleta Goma Txapelketa Amoroton jokatuko da
Lekeitioko I. Herriarteko Paleta Goma Txapelketako final zortzirenak jokatuko dira Amorotoko frontoian, gaur eta bihar.Gizaburuaga eta Mendexako bikoteak neurtuko dira gaur, 18:00etan. Bihar, berriz, hiru partida jokatuko dira. Horrela, 09:45etik aurre...
Gizaburuaga eta Mendexako bikoteak neurtuko dira gaur, 18:00etan. Bihar, berriz, hiru partida jokatuko dira. Horrela, 09:45etik aurrera, Larrabetzu eta Lekeitio, Bakio eta Aixilieta, Ezkarai eta Ispasterko bikoteen txanda izango da.
Joan den astean hasi ziren jokatzen Lekeitioko I. Herriarteko Paleta Goma Txapelketa. Hamabost udalerritako partaideak jokatuko dituzte maiatzeko asteburuetan lehian egongo diren final zortzirenak. Maiatzaren 28an, Lekeition jokatuko dute berriro ere kanporaketa Amorotok, Soraluzek, Getxok eta Eak.