Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Errenta aitorpena euskaraz egiteko hitzarmena sinatu dute, Ondarroan

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2016/05/24
2015eko errenta aitorpena euskaraz egitea bultzatzeko akordioa sinatu dute entitate finantzariek, aholkularitza zerbitzuek eta Ondarroako Udalak, gaur [maiatzak 24] goizean udaletxean. Akordioa sinatu duten entiteak zortzi izan dira: BBVA, Felix aholkularitza, Fideslan, Kutxabank, Laboral Kutxa, Caixabank, Lagunkor eta Torrealday.
Entitateetako ordezkariak akordioa sinatzen

Entitateetako ordezkariak eta udal ordezkariak akordioa sinatzen

Udalak bere aldetik, Errenta Aitorpena, euskaraz deritzon kanpaina abiatzeko konpromisoa hartu du, herritarrek errenta aitorpena euskaraz egiteko zer baliabide dituzten eta errenta aitorpena euskaraz egin dezaten bultzateko. Xede hori lortzeko, hainbat komunikazio ekintza erabiliko dira, besteak beste: etxeko atarietan kartelak eta informazioa zabaldu, sare sozialen bidez aukeren berri eman, hiztegiak herritarrek eskura ipini…
Entitate sinatzaileek ostera, berezoak euskaraz egitera animatu, bezeroei aitorpena euskaraz egiten lagundu, aitorpena euskaraz egiteko eskatu, eta kanpainaren amaieran, euskaraz egindako aitorpenen kopurua eta ehunekoa jaso eta udaletxera bidaltzeko konpromisoa hartu dute. Goranzko joera Urtez urte, horrelako kanpainen eraginez, gero eta gehiago dira errenta aitorpena euskaraz egiten duten herritarrak. “Herritar gehiagok aitorpenak euskaraz egin ditzaten, udalak eta errenta aitorpena euskaraz egiten laguntzen duten entitateek hitzarmena sinatzea beharrezkoa ikusten dugu, bien aldeko adostasuna eta nahia adieraziz. Gaur beste urrats bat ematen dugu entitate finantzieroekin eta aholkularitza zerbitzuekin herritarrek errenta aitorpena euskaraz egiteko akordio hau sinatuta”, adierazi du Zunbeltz Bedialauneta alkateak. Eneritz Basurko euskara zinegotziak eskerrak eman nahi izan die akordioagaz bat egiten duten entitateei. “Ea modu honetara datorren urtera begira euskaraz egindako errenta aitorpenen kopurua igotzea lortzen dugun”.
Errenta aitorpena euskaraz egiteko akordioaren aurkezpena, OndarroanErrenta aitorpena euskaraz egiteko akordioaren aurkezpena, Ondarroan

Errenta aitorpena euskaraz egiteko akordioarekin bat egin dute entitateetako ordezkariak, udal ordezkariekin batera

Ondarroan, esaterako, euskaraz egindako errenta aitorpenen kopuruak gorantz egin du azken urteotan, eta udalaren helburua joera hori mantentzea da. Orain dela bi urte egindako aitorpenen herena baino gehiago ( %35,25) egin ziren euskaraz, eta iaz, ostera, kopuru hori zer edo zer handiagoa izan zen; %39,90. Aurtengo kanpainarako helburua jarrita dago: euskaraz egindako aitorpenen ehunekoa %45era igotzea. “Euskarazko errenta aitorpenen kopurua goranzkoa bada ere, euskararen ezagutza %79,10 dela kontuan hartzen badugu, oraindik ere egiteko handia daukagu”. Errenta aitorpena egiteko kanpainan gainera, lehiaketa batean parte hartzeko aukera zabaldu du udalak sare sozialen bidez. “Ez da sariketa bat, ariketa interesgarri bat baizik”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.