Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Denis Itxaso Turismo diputatuak Mutrikuko hiribildu historikoa bisitatu du

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2016/05/25
Debegesa garapen agentziak gonbidatuta, Debabarrena eskualdea bisitatzen aritu dira, gaur [maiatzak 25], Denis Itxaso Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol diputatua eta Maite Cruzado aldundiko Turismo zuzendaria. Zehazki, Mutriku eta Deba bisitatu dituzte. Eurekin batera izan dira Debabarreneko turismo proiektu nagusiak ezagutzen Juan Angel Balbas Debegesako zuzendari orokorra, Cristina Iturriagagoitia garapen agentziako Turismo arduraduna, Jose Angel Lizardi Mutrikuko alkatea eta Pedro Bengoetxea Debako alkatea.
Diputatua bisita gidatuan parte hartu duten beste ordezkariekin batera, Mutrikuko portuan

Diputatua bisita gidatuan parte hartu duten beste ordezkariekin batera, Mutrikuko portuan

Itxasok bisitan nabarmendu duenez, Debabarrena eskualdeko herriak Gipuzkoako lurraldeak bizi duen hazkunde turistikoaren estrategiaren erdigunean kokatu dira. “Donostiako turismo bulego berrian gure lurraldeko herriek eskaintzen dituzten erakargarritasunak erakutsi behar ditugu, turistentzat deskubrimendu bat izango delako bertako paisaia, hondartza eta gastronomia ezagutzea”. Bisita Deban hasi dute, eta bertan, Euskal Kostaldeko Geoparkearen proiektuan jarri dute arreta nagusia. Ondoren, Debako pantalanean ontziratu eta flyscheko itsaslabarrak ikuskatu dituzte itsasotik. “Gipuzkoa altxorrez betea dago, Geoparkea adibidez, benetan ikusgarria da. Deba eta Mutriku bezalako kostaldeko herri xarmangarriak gordetzen ditu Geoparkeak, bisitatzea merezi duten lekuak. Turismoa lurraldearen suspertze ekonomikorako funtsezko sektorea bihurtu da”.
Maite Cruzado eta Denis Itxaso Mutrikuko hiribilduko altxorrak ezagutzen, bisitan parte hartu duten beste ordezkariekin batera

Maite Cruzado eta Denis Itxaso Mutrikuko hiribilduko altxorrak ezagutzen, bisitan parte hartu duten beste ordezkariekin batera

Mutrikun, berriz, baliabide turistiko garrantzitsuenak ezagutzeko aukera izan du diputatuak eta berarekin batera etorri den aldundiko Turismo zuzendariak. Nautilus Interpretazio Zentroan hasi dute bisita eta portuan amaitu dute, Bentalekua museoan, baina tartean, hirigune historikoa osatzen duten monumentu multzoa bertatik bertara ikusi eta haren inguruko nondik norakoak ere jakin dituzte Marta Amonarriz Mutrikuko turismo bulegoko arduradunaren eskutik.
_DSC0958
_DSC0958
_DSC0960
_DSC0960
_DSC0963
_DSC0963
_DSC0966
_DSC0966
_DSC0967
_DSC0967
_DSC0972
_DSC0972
_DSC0974
_DSC0974
_DSC0975
_DSC0975
_DSC0979
_DSC0979
_DSC0983
_DSC0983
_DSC0984
_DSC0984
_DSC0987
_DSC0987
_DSC0990
_DSC0990
_DSC0997
_DSC0997
_DSC0998
_DSC0998
_DSC1001
_DSC1001
_DSC1005
_DSC1005
_DSC1008
_DSC1008
_DSC1018
_DSC1018
_DSC1020
_DSC1020
_DSC1021
_DSC1021
_DSC1022
_DSC1022
_DSC1023
_DSC1023
_DSC1031
_DSC1031
_DSC1037
_DSC1037

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.