Historia jardunaldiak egingo dituzte egunotan, Mutrikun
Geoparkeen Astearen egitarauarekin bat eginda, Historia Jardunaldiak ari dira egiten Mutrikun. Hiru eguneko jardunaldiak atzo hasi zituzten San Juan baleontziaren proiektuaren inguruko hitzaldi batekin, eta bihar arte, hainbat ekimen eta hitzaldi eging...
Gaurko ekimenei dagokienez, 14:00etan, LH6ko ikasleentzat historiaurreko tailerra egingo da, Goizeko Izarra ikastolan. 19:00etan, berriz, Islandian orain 400 urte eraildako 32 gizpukoarren omenez egindako Euskal baleazaleen triskantza dokumentalaren aurkezpena egingo da, Zabiel Kultur Etxean, Suhar Arkeo- logia eta Gogoaren eskutik. Ondoren, gertaeren nondik norakoen eta dokumentalaren inguruko mahai ingurua egingo da.
Bihar, aldiz, beste bi ekimen egingo dira. Alde batetik, DBHko ikasleei zuzenduta, Gartziaren istoria liburuaren aurkezpena egingo da, Zabielen, 11:30ean. Azkenik, 19:00etan, 1615eko euskal baleazaleen sarraskia Islandian liburuaren aurkezpena egingo dute Xabier Irujok eta Ane Undurragak. Ekitaldia Leyre Arrieta historialari mutrikuarrak gidatuko du.
Mutrikuarrak tartean
Gaur eta bihar iluntzean aurkeztuko dituzten dokumentalak eta liburuak, hain zuzen ere, euskal arrantzaleek sufritu duten sarraskirik handienetakoa kontatzen dute.
Sarraskian hil zituzten gehienak mutrikuarrak eta donostiarrak ziren, eta haien artean, hitzaldia ematera etorriko den Xabier Irujoren arbaso mutrikuarra zegoen.