Geoparkeen Astearen egitarauarekin bat eginda, Historia Jardunaldiak egingo dira egunotan Mutrikun. Hiru eguneko jardunaldiak atzo [maiatzak 24] hasi zituzten San Juan baleontziaren proiektuaren inguruko hitzaldi batekin, eta bihar [maiatzak 25] arte, hainbat ekimen eta hitzaldi egingo dira.
Gaurko [maiatzak 25] ekimenei dagokienez, 14:00etan, LH6ko ikasleentzat historiaurreko tailerra egingo da Goizeko Izarra ikastolan. 19:00etan, berriz, Islandian orain 400 urte erahildako 32 gizpukoarren omenez egindako Euskal baleazaleen triskantza dokumentalaren aurkezpena egingo da Zabiel Kultur Etxean, Suhar Arkeologia eta Gogoaren eskutik. Ondoren, gertaeren nondik norakoen eta dokumentalaren inguruko mahai ingurua egingo dira.
Bihar [maiatzak 26], aldiz, beste bi ekimen egingo dira. Alde batetik, DBHko ikasleei zuzenduta, Gartziaren istoria liburuaren aurkezpena egingo da Zabielen, 11:30ean. Azkenik, 19:00etan, 1615eko euskal baleazaleen sarraskia Islandian liburuaren aurkezpena egingo dute Xabier Irujok eta Ane Undurragak. Ekitaldia, Leyre Arrieta historialari mutrikuarrak gidatuko du.
Mutrikuarrak tartean
Egunotan aurkeztuko dituzten dokumentalak eta liburuak, hain zuzen ere, euskal arrantzaleek sufritu duten sarraskirik handienetakoa kontatzen du.
Islandiako sarraskian hil zituzten gehienak mutrikuarrak eta donostiarrak ziren, eta tartean, hitzaldia ematera etorriko den Xabier Irujoren arbaso mutrikuarra ere bazegoen.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.