Aurkikuntzaren berri prentsa bidez jaso du Berriatuko Udalak
Poza erakutsi du topatutako altxorragatik. Informazioa eskatu dio aldundiari, erakundeen lankidetza hobetu nahianAtxurrako aurkikuntza prentsa bidez jaso duela jakitera eman du Berriatuko Udalak. Poza erakutsi du udalerrian agertutako altxorragatik, ba...
Poza erakutsi du topatutako altxorragatik. Informazioa eskatu dio aldundiari, erakundeen lankidetza hobetu nahian
Atxurrako aurkikuntza prentsa bidez jaso duela jakitera eman du Berriatuko Udalak. Poza erakutsi du udalerrian agertutako altxorragatik, baina, aldi berean, informazioa eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari, erakundeen arteko lankidetza hobetu nahian. «Aldundiak ez dio udalari inolako informaziorik eman. Ez dira gurekin harremanetan jarri, ez eta proiektua aurkeztu ere. Albistea prentsatik jaso dugu, kobazuloa gure udalerrian egon arren. Horrek harritu egin gaitu».Udala pozik dago udalerrian egin den aurkikuntzagatik. «Prentsan irakurri ahal izan dugun bezala, 14.000 urte baino gehiago dituzten labar eta grabatuak topatu dituzte. Santimamiñeren ostean, Bizkaian egin den aurkikuntzarik handiena da. Ohorea da horrelako altxorra gure udalerrian edukitzea». Kobazuloa zaindu beharreko ondarea dela eta hori guztien betebeharra dela gaineratu du udalak. «Indarrak batu ditzagun. Berriatuko Udaletik, behintzat, horretarako prestutasuna agertzen dugu».