Jubilatuentzako bidaia antolatu dute, martitzenerako
MUNITIBAR // Munitibarko jubilatuek eta pentsiodunek Kantabriara (Espainia) bidaiatuko dute datorren martitzenean. Cabarceno natur parkea bisitatuko dute. Irteerara joateko asmoa daukaten bizilagunek domeka honetan eman beharko dute izena, mezaren oste...
MUNITIBAR // Munitibarko jubilatuek eta pentsiodunek Kantabriara (Espainia) bidaiatuko dute datorren martitzenean. Cabarceno natur parkea bisitatuko dute. Irteerara joateko asmoa daukaten bizilagunek domeka honetan eman beharko dute izena, mezaren ostean. Horretarako, jubilatuen lokaletik pasatu beharko dute. Pertsonako 35 euro ordaindu behar dira, eta izena ematean ordaintzea eskatu dute. Martitzenean 08:30ean irtengo dira Munitibarko aparkalekutik.