Arrantzaleen emazteen bizipenak, dantza pausoetan
Oinkari dantza taldeak eta Hika teatroak 'Itsasoaren emazteak' ikuskizuna taularatuko dute gaur, Lizeo antzokianVillabonako Oinkari Dantza taldeak eta Hika Teatroak, elkarlanean, itsasoarekin lotutako obra dakarte Gernika-Lumoko Lizeo anztokira. Itsaso...
Oinkari dantza taldeak eta Hika teatroak ‘Itsasoaren emazteak’ ikuskizuna taularatuko dute gaur, Lizeo antzokian
Villabonako Oinkari Dantza taldeak eta Hika Teatroak, elkarlanean, itsasoarekin lotutako obra dakarte Gernika-Lumoko Lizeo anztokira. Itsasoaren emazteak du izenburu ikuskizunak, eta euskal dantza tradizionala oinarri hartuta, Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak kontatzen dituzte.Dantzariak, musikariak eta aktoreak bilduko dira taula gainean olatuaren joan etorrian, josi eta josi saretan barrena historia bizi eta hunkigarria harilkatuz. Salitre usaineko emakumeen historia da ikuslegoari erakutsiko diotena.
«Haien begietatik dantzatu nahi dugu, euren ahotatik kantatu, edota euren esku minberatuen azal gaziez hitz egin. Itsasoaren emazteak dira, kostaldeko bizitzaren piper eta gatza», diote protagonistek.
20.30ean hasiko da ikuskizuna, eta sarrera 12 euro ordaindu beharko da (bazkideek 9 euro).