Artibaiko Beteranoek hiruko txapelketa jokatuko dute Huescan
Markina-Xemeingo Artibai Futbol Taldeko Beteranoek hiruko txapelketa jokatuko dute bihar, 11:30ean, Bolatañako (Huesca, Aragoai) Villaboya zelaian.Urtero modura, denboraldiari amaiera emateko, lagunarteko txapelketa bat jokatzen du Markina-Xemeingo ta...
Urtero modura, denboraldiari amaiera emateko, lagunarteko txapelketa bat jokatzen du Markina-Xemeingo taldeak beste herrialde batzuetako taldeekin. Oraingoan, estreinako, Boltañara joango dira, eta Sobrarbeko Beteranoak eta Bartzelonako Futgolitos izango dituzte aurkari. Beti bezela, kirola eta aisialdia uztartuko dituzte irteeran. Horrela, bertako udalak antolatuta, barbekua bat edukiko dute txapelketaren ondoren. Arratsaldea, berriz, libre edukiko dute inguruak ezagutzeko, eta hiru taldeek elkarregaz afalduko dute gauean. Domekan itzuliko dira Artibaiko Beteranoak etxera.
Kirola egiteagaz gain, beste herri batzuetako taldeak ezagutu, elkarregaz jokatu eta partekatzea da Artibaiko Beteranoen asmoa. Helburu horregaz hainbat herrialdetan egon dira, eta kanpoko taldeen bisitak ere izan dituzte. Aurtengoa zazpigarren irteera izango da.