Baleak landuko dituzte Arrantzaleen Museoko familia tailerrean
Familia tailerrean bilduko dira bihar, Bermeoko Arrantzaleen Museoan. Oraingo honetan, baleak landuko dituzte bertaratutakoek.Gurasoak eta seme-alabak elkarregaz lanean aritzeko aukera paregabea izango dute, beraz, 16:30etik aurrera. Ohiko modura, 4 ur...
Gurasoak eta seme-alabak elkarregaz lanean aritzeko aukera paregabea izango dute, beraz, 16:30etik aurrera. Ohiko modura, 4 urtetik gorako umeek parte hartu ahalko dute aipatu tailerrean, betiere, familiako arduradun bategaz. Tailerra doakoa da, eta parte hartzaileek museoa bisitatzeko aukera ere edukiko dute.
Tailerrean parte hartzeko dauden lekuak, baina, mugatuak dira. Horregatik, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Interesatuek 94-688 11 71 telefono zenbakira deitu beharko dute horretarako.