Euskadiko Fitness Txapelketa jokoan bihar, Gernika-Lumon
Euskadiko Fitness Txapelketa lehiatuko dute Gernika-Lumon, bihar arratsaldean.Bost kategoria lehiatuko dituzte: Body Line Hasiberriak, Body Line Fitness, Fitness Neurri altua, Fitness Neurri Baxua eta Emakumezkoen Bikini kategoria.Bizkai, Araba, eta Gi...
Bost kategoria lehiatuko dituzte: Body Line Hasiberriak, Body Line Fitness, Fitness Neurri altua, Fitness Neurri Baxua eta Emakumezkoen Bikini kategoria.
Bizkai, Araba, eta Gipuzkoako parte hartzaileak egongo dira. «Hiru lurraldeetako ordezkaritza espero dugu. Momentuz 20 pertsona daude baieztatuta, baina bihar arte ez dugu behin betiko zerrenda edukiko», azaldu du Edu Lekunberri txapelketaren antolatzaileak.
16:30ean hasiko da proba, Lizeo Antzokian. 10:30ean hasi eta 13:00ak arte pisaketak egingo dituzte, Santanape kiroldegian.
Sarrerak erreserbatu
Sarrerak Lizeo Antzokiaren txarteldegian eskuratu ahal izango dira bihar, baina, edonola ere, aurretik erreserbatzeko aukera ere badago, Santanape kiroldegian: 94-627 00 45. Nagusien sarrerak 12 euroan daude salgai, eta umeenak 6 euroan.