Inoiz plazaratu gabeko zaldien ikuskizuna, bihar, Ziortza-Bolibarren
Inoiz plazaratu gabeko hiru zaldiren erakustaldia egingo dute bihar, 19:00etan hasita, Ziortza-Bolibarko plazan. Sarrera doakoa izango da.Zehatz esateko, Munitibarko Luki (Motrollo Basolanak), Etxebarriko Saleroso (Egurrola anaiak) eta Maumeko (Muxika)...
Zehatz esateko, Munitibarko Luki (Motrollo Basolanak), Etxebarriko Saleroso (Egurrola anaiak) eta Maumeko (Muxika) Marlei (Barayazarra) zaldiak izango dira lehian. Luki-gaz Urko eta Agarre ariko dira, Saleroso-gaz Adorrixa eta Joselu, eta Marlei-gaz Isusko eta Alegria.
Munitibarko probetan erabiltzen duten harriagaz egingo dute saioa, eta 100 kiloko gainkarga edukiko dute.
Sariak eta trikitilariak
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, parte hartzaile denek jasoko dute saria. Irabazlearentzat 550 euroko diru saria, manta eta ardo kaxa bat egongo dira. Bigarrenak 450 euro irabaziko ditu, eta hirugarrenak, berriz, 350 euro.
Zaldi ikuskizunaren amaieran, Joseba Andoni Urrutia eta Koldo Iturbe trikitilari gernikarrak egongo dira plazan, giroa alaitzen.