Ionan Berasaluze margolariaren Fauna izatera gonbidapena
Ionan Berasaluze Margolari gernikarrak gizakion alderik basatienera hurbiltzeko margolan erakusketa ari da egiten, Elai Alai aretoan.Fauna izenpean, animalien aurpegiez osatutako margolanak ari da margotzen, aretoan bertan eta publikoaren aurrean. Hau...
Fauna izenpean, animalien aurpegiez osatutako margolanak ari da margotzen, aretoan bertan eta publikoaren aurrean. Haurrek ere parte hartuko dute ikuskizunean, beragaz batera margotzen.
Domekan murala arituko da margotzen zuzenean, Libe Lizarraga biolin jolearen musikaren laguntzagaz, eta Eneritz Artetxek irakurriko duen manifestuagaz batera.
«Fauna bihurtuko gara egun horretan», azaldu du margolariak. Muralean hamalau animalien gorputzak margotuko ditu, herriko pertsona aurpegiak jarriz. Animaliekin daukagun, baina askotan onartzen ez dugun lotura erakutsi nahi duela dio, «Nahiz eta ukatu, gu animaliak gara».