Markina-Xemeingo Binke Trail Martxan izena eman ahalko da gaur
Ekainaren 3an Markina-Xemeinen egingo den Binke Trail Martxan izena emateko aukera egongo da gaur. Interesatuek ondoko posta elektronikora idatzi beharko dute: binke@berakruz.eus.Izena ematerakoan, herritarrek izena, abizenak, nortasun agiriaren zenbak...
Izena ematerakoan, herritarrek izena, abizenak, nortasun agiriaren zenbakia, jaiotze data eta kamisetaren neurria zehaztu beharko dituztela esan dute antolatzaileek.
Ordainketa, hilaren 3an
Izena emanda duten parte hartzaileeiegunean bertan emango zaizkie dortsalak eta kamisetak, 17:00etatik 17:45era, Bera Kruz ikastolako jolastokian. Eta ordainketa ere orduan egin beharko dela azaldu dute; izen emateak sei euro balio du.
Trail martxa oinez edo korrika egiteko aukera egongo dela ere esan dute. Eta horren arabera, irteera orduak ere ezberdinak izango dira: oinez egingo dutenek 18:00etan ekingo diote bideari, eta korrikan egingo dutenak, ostera, 18:45ean aterako dira.
Horrez gain, ibilbide laburra (6 kilometro) edo luzea (13 kilometro) egin ahalko dute parte hartzaileek.