Ondarroako EH Bilduk hiru hitzaldi antolatu ditu hurrengo egunotarako
Ondarroako EH Bilduk antolatuta, hainbat gai jorratuko dituen hitzaldi zikloa egingo da hurrengo asteotan. Koalizio abertzaleak hiru hitzaldi eskainiko ditu, eguaztenero, ekainaren 1etik hasita. Hitzaldi guztiak leku eta ordu berean egingo dira; Kofradia Zaharrean, 19:00etan hasita.
Hitzaldi sortaren barruan lehenengoa langabeziaren ingurukoa izango da. Joseba Permach EH Bilduko kidearen eta Jone Etxeberria ezker abertzaleko kidearen eskutik, eguaztenean [ekainak 1], Independentzia vs prekarietatea izeneko berbaldia eskainiko dute.
Hitzaldi sortaren bigarren jardunaldian, ostera, gazteriaren inguruan ariko da Gotzon Elizburu Ernai gazte antolamenduko kidea. Elizbururen eskutik, Gazteek paso egiten dutela? Zenbait mito eta aukera bat hitzaldia egongo da, ekainaren 8an. Azkenik, ekainaren 15ean, Idurre Eskisabel eta Lorea Agirre kazetarien eskutik, Euskalgintza eta feminismoa. Eraldaketa bultzatu eta demokrazia sendotzeko proposamen bat hitzaldia egingo da.