Gaur [maiatzak 30] hasi eta ekainaren 17ra bitartean, San Inazioko bizilagunek beraien etxebizitza, trasteleku eta ganbaretan sartzeko aukera izango dute. Udalak nabarmendu duenez, egunero, astelehenetik barikura, atari bakoitzeko kaltetuek ordutebeteko tartea izango dute gauzak jasotzeko; zehatz esateko, 13:00etatik 14:00etara.
San Inazioko kaltetuak etxebizitzetan sartzeko zain, koordinatzaileekin batera
Segurtasun baliabideak bermatzeko udaltzain bat, udaleko teknikari bat, brigadako bi kamioneta eta topografoen zaintza bermatuko dituzte. Udalak adierazi duenez, laugarren aukera horretan gauzak atera eta hozkailuak hutsitzeko tartea izango dute.
Kaltetuek euren etxebizitzera sartu ahal izateko, aurrekoetan egin modura, NANa erakutsi beharko dute etxe atarietan, eta gehienez, bi pertsona sartu ahal izango dira etxebizitzako. Udalak azpimarratu duenez, gainera,
eskaileretatik igo eta jaitsi beharko dira bizilagunak.
San Inazioko etxebizitzetan sartzeko protokoloa
40B, 40C, 42A eta 42B atarien kasuan, ostera,
protokolo berezia antolatu beharko dutela nabarmendu du Zunbeltz Bedialauneta alkateak. Eraikin horiek eskailerak kaltetuta dituzte, eta kasu horietan larrialdi zerbitzuen laguntza derrigorrezkoa dela aipatu du alkateak. “Kasu horietan, larrialdi zerbitzuekin batera antolatu behar dugu etxeetara sarrera. Suhiltzaileen laguntzagaz gain, igogailuen teknikarien laguntza ere beharrezkoa da, eta horiek denak koordinatu eta mobilizatu behar dira. Bizilagun horiei euren etxebizitzetan sartu ahal izateko egunak eta orduak jakitera emango dizkiegu, lehenbailehen. Ez dakigu txanda honetan sartuko diren, edo beste txanda bat antolatuko dugun”.
San Inazioko bizilagunak etxeetatik gauzak ateratzen
Horrez gainera,
hustutako lokalek ere premiazko gauzen bila sartzeko aukera ere izango dutela jakitera eman dute. “Zer edo zer ateratzea behar duenak gurekin kontaktuan jarri beharko du, eta gauzak ateratzeko ordua eta eguna ezarriko dugu, ekainaren 17ra bitartean”.
Bestalde, eguenean [ekainak 2], udala Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkaritza bategaz batuko da, KamiƱaldeko
lanen finantzazioaren inguruan berba egiteko. “Ondarroako Udalak azken hilabetean Bizkaiko Foru Aldundiagaz egingo duen bigarren bilera izango da eguenekoa. Batzarrean hitz egindakoa herritarrei jakinaraziko die udalak”.
[ALBISTE HONEGAZ LOTUTA]: Ondarroako lur jausia