Asier Crespok irabazi du Euskadiko txapelketa, Bodyline mailan
Zapatuan Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian lehiatu zuten Euskadiko XV. Fitness Txapelketa. Zein bere kategorian, 25 parte hartzailek lehiatu zuten txapelketa. Aurten lau kategoria egon dira, emakumezkoen Bikini kategorian ez baita parte hartzailerik egon....
Bodyline Fitness kategorian, Asier Crespo gernikarra nagusitu zen. Haren atzetik, Gasteizko Bazman Fitness taldeko Eneko Baz sailkatu zen, eta Mungiako Last Figth-ko Felipe Tabares izan zen hirugarrena.
Bodyline Hasiberriak kategorian, ostera, Ian Ras Gernika-Lumoko bizilaguna izan zen irabazlea. Donostiako Bidegietako kiroldegiko Jawad Farish geratu zen haren atzetik bigarren postuan, eta Bilboko C21eko Cesar Aguadok eskuratu zuen hirugarren postua.
Beste alde batetik, Fitness Neurri Baxuan Best Protein taldeko Aitor Madariaga nagusitu zen, eta haren taldekide Fernando Fernandez sailkatu zen bigarren. Need Sporteko Ionut Axinte izan zen hirugarrena.
Fitness Neurri Altuan Igor Zenigaonaindia Zornotzako Kiroldegiko ordezkaria izan zen onena. Bigarren geratu zen Israel Maidagan Deustuko Bai Gym-eko kidea, eta IƱigo Gomez de Segura Bilboko C21 kiroldegiko ordezkaria hirugarren sailkatu zen. Kategoria horretan Aitor Monasterio bermeotarra seigarren eta azkenengo postuan sailkatu zen.