Auzoetako lorategi dotoreenak sarituko ditu Ekozainek
Ekozain ekologia taldeak Auzoetako Lorategien VII. Lehiaketa antolatu du aurten. Ekologia taldeko kideek jakitera eman dutenez, ekainaren 15ean joango dira auzoetan zehar lorategiak ikustera. «Baliteke egun bat baino gehiago behar izatea, baina ekaina...
Lorategi dotoreenak dituzten hiru auzoak sarituko dituzte. Lehen geratzen den auzoak 400 euroko saria eta oroigarri bat irabaziko ditu, bigarrenak 300 euro eta oroigarri bat eta hirugarrenak 200 euro eta oroigarri bat.
Auzo guztiak ikusi eta epaimahaiak erabakia hartuta, sariak uztailaren 9an banatuko dituztela jakitera eman dute Ekozaingoek. Sari banaketa udaletxean izango da, eguerdi partean.
Berdeguneetako bedarra, garbitasuna eta landare eta zuhaitzak izango dituzte kontuan.