Bermeoko ikastetxeetako 161 ikaslek hartu zuten parte eguenean, Bermeoko Kafe Antzokian lehenengoz egin den Bertso Topaketan. Gu ere bertsotan proiektuaren amaierako jaialdia izan zen, eta giro izugarria egon zen. Topaketaren amaieran, Bertso Paper leh...

Bermeoko ikastetxeetako 161 ikaslek hartu zuten parte eguenean, Bermeoko Kafe Antzokian lehenengoz egin den Bertso Topaketan.
Gu ere bertsotan proiektuaren amaierako jaialdia izan zen, eta giro izugarria egon zen. Topaketaren amaieran, Bertso Paper lehiaketaren sari banaketa egin zuten. Bigarren mailako irabazleak Irati Rodriguez eta Itxaso Jurado izan dira aurten. Ibai Abaunzak, gainera, epaimahaiaren aipamen berezia jaso du. Lehenengo mailan, berriz, sei ikasle izan dira epaimahaiaren aipamen berezia jaso duten ikasleak: Haizea Vigera, Markel Navarrete, Izaro Isasi, Irati Esteban, Lexuri Etxabe eta Iker Bilbao. Maila horretako sari nagusia, hala ere, Matxalen Sanzentzat izan da.