Borja Nieto bizkaitarra garaile, Arratzuko Enduro lasterketan
Borja Nieto izan zen Arratzuko Enduro txapelketan azkarrena (36.21.93), senior kategorian. Tarte txikia atera zion Markos Beraza nafarrari (36:25.41). Josu Artolak osatu zuen podiuma (37.19.91).Kopari dagokionez, senior kategorian onena Andoni Erauzkin...
Kopari dagokionez, senior kategorian onena Andoni Erauzkin bermeotarra izan zen, 32 minutu, 20 segundo eta ehunen bakarreko denboragaz. Mikel Intxausti arratzuarra sailkatu zen bigarren (32.32.96), eta Denis Elorza izan zen hirugarrena (35.18.53).
Bestalde, Junior mailan Xabier Aldalur izan zen txapelketaren garailea, 40 minutu, 27 segundo eta 74 ehuneneko denboragaz. Josu Baraibarrek lortu zuen bigarren postua (41.20.04), eta Joanes Izagirre izan zen hirugarrena, 42 minutu, 13 segundo eta 62 ehuneneko denboragaz.
Halaber, Kopari dagokionez, Unai Beristain izan zen Juniorretan azkarrena (32.28.81). Iñaki Arregi sailkatu zen bigarren, 30 segundo pasatxora (32.58.90), eta Iñigo Ugalde gernikarrak hirugarren amaitu zuen lehia, 33 minutu, 14 segundo eta 3 ehunenetan.
Beteranoetan, Alberto Macias nagusitu zen, 32 minutu, 28 segundo eta 81 ehuneneko denboragaz. Haren atzetik Egoitz Peñagarikano sailkatu zen (32.13.69), eta Josu Gorospe izan zen hirugarrena (33.06.60).