Iñigo Elosegik irabazi du Bizkaiko Junior Txapelketa, Busturian
Autos Nervion taldeko Iñigo Elosegi txirrindulariak irabazi zuen Busturian Bizkaiko Junior Txapelketa, herenegun.Txapeldunak 2 ordu, 14 minutu eta 30 segundotan burutu zuen 83 kilometroko ibilbidea.Beste Alde taldeko Gontzal Garcia sailkatu zen bigarr...
Txapeldunak 2 ordu, 14 minutu eta 30 segundotan burutu zuen 83 kilometroko ibilbidea.
Beste Alde taldeko Gontzal Garcia sailkatu zen bigarren, eta Jon Polledo Vicinay Cadenas taldeko txirrindulariak osatu zuen podiuma.
Biek ala biek irabazlearen denbora bera egin zuten. Izan ere, zortzi txirrindulariko taldea batera helmugaratu zen.
Beste alde batetik, Lehenengo urteko txapelduna Polledo izan zen. Halaber, Fernando Bocigas Artepref Aranda de Dueroko (Burgos, Espainia) taldeko txirrindulariak eskuratu zuen Mendiko Saria.
Izan ere, orain arte Bizkaiko taldeek bakarrik parte hartu ahal izan dute txapelketan, baina aurten, kanpoko taldeek ere lasterketa lehiatzeko aukera eduki dute, nahiz eta Bizkaiko Txapelketa bertoko taldeek baino ez duten lehiatu.
55 txirrindulari zeuden lasterketan izena emanda; azkenean, horietatik 30ek lehiatu zuten proba.
Txirrindulariek bi buelta eman zizkioten hurrengo ibilbideari: Busturia, Gernika-Lumo, Gautegiz Arteaga, Muruetagana, Ibarrangelu, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo eta Busturia.