Kirol egokituen erakustaldia, Ondarroan
Karenka elkarteak antolatuta, kirol egokituen ginkanan parte hartu ahal izan zuten herritar txikienek zapatuan, Ondarroako Itsasaurren. Sei gunetan banatuta, dibertsitate funtzional fisiko eta sentsoriala dutenen errealitatea hobeto ezagutu ahal izan z...

Karenka elkarteak antolatuta, kirol egokituen ginkanan parte hartu ahal izan zuten herritar txikienek zapatuan, Ondarroako Itsasaurren. Sei gunetan banatuta, dibertsitate funtzional fisiko eta sentsoriala dutenen errealitatea hobeto ezagutu ahal izan zuten herritarrek. Antolatzaileek umeei fitxa bat eman zieten, eta ekintzak egiten joan ahala, fitxa betetzen joan ziren umeak; fitxa betetzea lortu zutenek diploma bat jaso zuten.