Turismo Mahaiak ingelesera eta frantsesera itzuli du Turistaren Planoa
Planoak herriko hiru informazio gunetan aurkitu daitezke: udaletxean, Herri Bibliotekan eta Uhagonen. Informazio guneak seinale bidez nabarmendu dituzteMarkina-Xemeinera datozen bisitariei laguntzeko asmoz, herriko planoa itzuli du udalak ingelesera et...
Planoak herriko hiru informazio gunetan aurkitu daitezke: udaletxean, Herri Bibliotekan eta Uhagonen. Informazio guneak seinale bidez nabarmendu dituzte
Markina-Xemeinera datozen bisitariei laguntzeko asmoz, herriko planoa itzuli du udalak ingelesera eta frantsesera. Turistek eta bisitariek herrian zehar mugitzeko informazioa falta zutela ikusita, Markina-Xemeingo planoa sortu eta kaleratu zuen Turismo Mahaiak, xehetasun guztiekin. Lehen aleak, baina, euskaraz eta gaztelaniaz kaleratu zituzten, eta orain, beste hizkuntza batzuetara itzultzen hasi dira.Bi alderdi ditu planoak. Lehenengo alderdian planoa bera, marrazki formatuan eginda. Gainera, seinaleak ditu, ikusi beharreko edo gomendagarriak diren tokiak kolore bidez ezberdintzen direlarik. Horrez gain, zerbitzuei buruzko informazioa eta ordutegiak ere azaltzen ditu.
Erraztasunak emanez
Plano horiek herriko hiru informazio puntutan udaletxean, Herri Bibliotekan eta Uhagon kulturgunean daude eskura, bai eta ostatuetan ere: aterpetxe, landetxe eta hoteletan. Horiek ere seinalez nabarmendu dituzte, herrira bisitan datozenei erraztasunak emateko.
Horrez gain, Bilbo, Lekeitio eta Ondarroako turismo bulegoetara bideratu dituzte batzuk.