Mutrikuko Udalak antolatuta, barikuan [ekainak 3]
Giza Eskubideen zine zikloa hasiko da Mutrikun. Hain zuzen ere, iaz Bilboko Zinegoak Gaylesbotrans 12. Nazioarteko Zinema eta Arte eszenikoen jaialdian izandako hainbat film labur proiektatuko dituzte, Zabiel Kultur Etxeko areto nagusian.
Emanaldia 22:00etan hasiko da, eta guztira,
sei lan proiektatuko dituzte. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, film laburrak jatorrizko hizkuntzan emango dira, euskarazko azpidatziekin.
Honako lanak proiektatuko dituzte: Fernanda Rocha-ren
Doce de goiabada (portugeses), Soren Green-en
En eftermiddag (danieraz), Martin Edralin-en Hole (ingelesez), Amy Harrison-en
Miss Finknagle succumbs to chaos (ingelesez), Marc Cleary-ren eta Craig Robert Young-en
Pepper (ingelesez) eta Leandro Tadashi-ren
Tomorrow (ingelesez).
Zinegoak. Filmen fitxak