4.150 euro lortu dituzte elkartasun karpan
Bermeoko bederatzi taldek antolatuta, elkartasun karpa bat egon zen Bermeoko Arrain Azokaren baitan atun errea ematen. Era berean, Euskoboxek ere ekimen horretan lagundu du; Bermeon egindako boxeo jaialdiaren sarreren portzentai bat elkartasun karpari ...

Bermeoko bederatzi taldek antolatuta, elkartasun karpa bat egon zen Bermeoko Arrain Azokaren baitan atun errea ematen. Era berean, Euskoboxek ere ekimen horretan lagundu du; Bermeon egindako boxeo jaialdiaren sarreren portzentai bat elkartasun karpari eman baitzion. Jakinarazi dutenez, 4,154 euro lortu dituzte, eta garapenean arazoak dituzten 6 eta 12 urte bitarteko umeen estimulazioa bermatzeko proiektura zuzenduko da lortutako guztia.