Berdel Eguneko boluntarioentzako bazkaria egingo dute
MUTRIKU // 21. Berdel Egunean boluntario lanean ibilitakoentzako bazkaria antolatu du Mutrikuko Udalak. Iragarri dutenez, bazkaria hilaren 11n egingo da, 14:00etan, San Juan jatetxean, eta bertara joateko autobusa ere antolatu dute, 13:45ean, biribilgu...
MUTRIKU // 21. Berdel Egunean boluntario lanean ibilitakoentzako bazkaria antolatu du Mutrikuko Udalak. Iragarri dutenez, bazkaria hilaren 11n egingo da, 14:00etan, San Juan jatetxean, eta bertara joateko autobusa ere antolatu dute, 13:45ean, biribilgunetik irtenda. Bertan parte hartu nahi dutenek ekainaren 5a baino lehenago eman beharko dute izena, Turismo Bulegoan.