Erretzeari uzteko informazioa banatu dute
Tabakorik Gabeko Eguna izan zen atzo, eta urtero legez, Minbiziaren Aurkako Bermeoko taldea kalera atera zen. Hain zuzen ere, informazio mahai bat jarri zuten, Lameran. Bermeoko bizilagunek erretzeko ohitura uztea bultzatu gura dute. Modu horretan, tab...

Tabakorik Gabeko Eguna izan zen atzo, eta urtero legez, Minbiziaren Aurkako Bermeoko taldea kalera atera zen. Hain zuzen ere, informazio mahai bat jarri zuten, Lameran. Bermeoko bizilagunek erretzeko ohitura uztea bultzatu gura dute. Modu horretan, tabakoa uzteko aukerei buruzko informazioa banatu zuten.