ETX elkarteak landare krema tailerra antolatu du, zapatu arratsalderako
ETX kultur elkarteak antolatuta, landare krema tailerra egongo da zapatuan, Etxebarrian. Udaletxe aurreko plazan batu eta landare bila joango dira parte hartzaileak, eta hori egin eta gero, kremak erretiratuen elkartean egingo dituztela jakitera eman d...
15:30ean batuko dira Plaza Barrin, eta 17:30ean hasiko dira kremak egiten elkartean. Tailerra Xabi eta Aitor Bereziartua anaiek emango dute, eta Sanjuanera izeneko krema egingo dutela aurreratu dute, «erredura, min eta azaleko arazoentzat onuragarria».
Kalendula, azeri buztena, berbena belarra, asunak eta larraren puntak erabiliko dituzte beste landare batzuren artean krema egiteko. Bakoitzak bere ontzia eraman beharko du.