'Euskaldunon Egunkaria' sortu zeneko filma emango dute, Astran a.z.
Gaur irekiko ditu ateak dokumentala emango dute barikuan, 18:30ean, Astran.Erik Zapirianek zuzendutako filmak Euskaldunon Egunkariaren sorrera du protagonista. Hainbat ikus-entzunezko produkzio egin izan dira Egunkaria-ren itxieraren inguruan, baina do...
Erik Zapirianek zuzendutako filmak Euskaldunon Egunkariaren sorrera du protagonista. Hainbat ikus-entzunezko produkzio egin izan dira Egunkaria-ren itxieraren inguruan, baina dokumental hori da sorrera landu duen lehenengoa.
Jasotzen dituen lekukotasunen artean daude, beste batzuen artean, Koldo Eizagirre, Iñaki Uria, Jose Mari Torrealdai, Imanol Murua eta Betatriz Zabalondorenak.
Zapirianen dokumentala Docs Barcelona-International Documentary film Festival nazioarteko jaialdi garrantitsuan parte hartzeko hautatu dute, Latitud Docs Barcelona eta Amnistia Internacional Catalunya sarietan lehiatzeko.
Proiektua proposatu ziotenean, «20 urteko gazte bati interesatuko litzaiokeen produktu bat nahi zutela», adierazi zuen Zapirianek Berria egunkarirako egindako elkarrizketa batean.