Bizkai, Gipuzkoa eta Arabako
landa eremuak sustatu eta garatzeko laguntza ekonomikoen deialdia martxan dagoela jakitera eman du
Debemen Debabarreneko Landa Garapen elkarteak.
Debemeneko arduradunek adierazi dutenez, honako laguntza lerroak onartuko dira: landa eremuan bizi diren herritarren bizi kalitatea hobetzen laguntzeko azpiegiturak egiteko laguntzak, industria lurzorua gaitzearekin eta enpresa ekimenen bidez erabiliko diren lokalak egokitzearekin lotutako inbertsio proiektuak egiteko laguntzak, turismoarekin lotutako kultura eta natura ondareko inbertsio proiektuak eta jendeak erabiltzeko aisia, turismo eta informazio azpiegituren proiektuak egiteko laguntzak eta energia berriztagarriekin eta energia aurreztearekin lotutako inbertsioak abian jartzeko laguntzak.
Dibertsifikatzeko ere bai
Laguntza horiez gain,
landa eremuen ekonomiaren dibertsifikaziorako eta landa eremuak garatzeko laguntzak ere eskatzeko epea zabalik dagoela adierazi dute. Laguntza horien barruan, honako jarduerak diruz lagunduko dira: nekazaritza sektorearekin lotuta ez dauden jarduerak, baina sektore hori dibertsifikatzen dutenak, landa eremuko garapen ekonomikoarekin lotuta, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen eraketa eta garapena eta enpleguaren sorrera garbia.
Bi kasuetan eskaerak ekainaren 30a aurretik aurkeztu beharko dira. Deialdietako edozein gai argitu behar izanez gero, Debemeneko kideekin harremanetan jarri ahal izango dira Debabarreneko bizilagunak, 943- 74 40 67 telefonora deituta edo
agurtzane@debemen.eus edota
amaia@debemen.eus posta elektronikora idatzita.