Prekarietatearen aurkako dinamikagaz jarraituz, prekarietatea salatzeko hainbat ekintza egingo ditu
LAB sindikatuak Lea-Artibain eta Debaldean bihar [ekainak 2] eta etzi [ekainak 3],
Langileok bideak batuz, Euskal Herria prekarietatearen kontra lelopean.
Asmo horregaz, prekarietatea zabaltzen duten erakundeetan eta enpresetan euren salaketa plazaratzeko asmoa agertu dute sindikatuetako ordezkariek. “Herritarren lan baldintza duinak eskuratzea izango dira gure borrokaren ardatz”.
Honako ekimenak egingo dira:
BIHAR
- 09:30. Auto karabanak Gizaburuagako Okamika industrialdetik irtengo du eta eskualdea zeharkatuko du.
- 11:30. Berriatuko Cikautxo enpresaren aurrean agerraldia egingo du LABek, Langileok bideak batuz, Cikautxoko azpikontratetan prekarietatea borrokatu lelopean.
- 19:30. Elkarretaratzea Lekeitioko Eskolapean, Langileok bideak batuz, Lekeitio prekarietatearen kontra lelopean.
- 19:30. Elkarretaratzea Ondarroako Alde Zaharrean, Langileok bideak batuz, Cikautxoko azpikontratetan prekarietatea borrokatu. Ondarroa prekarietatearen kontra lelopean.
ETZI
- 12:00. Debaldeko eskualdeko mobilazioa egingo da Bergaran, LABeko egoitza paretik hasita.