Zuluetak Giza Eskubideen Batzordean deklaratzea eskatu du EH Bilduk
Abokatua pairatzen ari den «tratu krudel eta gizagabea» salatu du Julen Arzuaga legebiltzarkideak. Beharrezkotzat jo dute bideokonferentziaz Legebiltzarrari informazio zuzena emateaEH Bilduk Arantza Zuluetaren eta Alfonso Zenon haren abokatuaren ager...
Abokatua pairatzen ari den «tratu krudel eta gizagabea» salatu du Julen Arzuaga legebiltzarkideak. Beharrezkotzat jo dute bideokonferentziaz Legebiltzarrari informazio zuzena ematea
EH Bilduk Arantza Zuluetaren eta Alfonso Zenon haren abokatuaren agerraldia eskatu du Legebiltzarreko Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Herritarren Partaidetzaren Batzordean. Zulueta Puerto III kartzelan dagoenez bere jaioterritik 1.000 kilometrora, agerraldia bideokonferentziaz egin dadila eskatu du EH Bilduk.Julen Arzuaga legebiltzarkideak azaldu duenez, Arantza Zuluetak bi urte eta erdi daramatza isolamendu egoeran, kartzelaratu zutenetik, hain zuzen ere, «nahiz eta nazioarteko zein Espainiako legediaren arabera, isolamendua salbuespenezko neurria den, denboraz tasatua eta mugatua, eta betiere zigor zehatz moduan hutsegite zehatz baten erantzun gisa». Hori dela eta, Arzuagak Zulueta pairatzen ari den «tratu krudel eta gizagabea» salatu du, eta haren osotasun fisiko, psikiko eta moralean eragin ikaragarria izaten ari dela ohartarazi du. «Eragin horren tamainagatik eta gizatasun ikuspegi batetik».
Arzuagak behar-beharrezkotzat jo du Zuluetak berak eta haren abokatuak bidegabekeria horren inguruko informazioa zuzenean ematea Legebiltzarrari.
Kaiolan
EH Bilduren bozeramaileak gogora ekarri duenez, isolaturik egonda, Zuluetak debekaturik dauka edozein aktibitate egitea, eta bere kontaktu bakarra kartzelako funtzionarioak dira. «Patioa sabaia sare metalikoaz estalita duen kaiola da, eta katxeo eta miaketa etengabeak egiten dizkiote». Arzuagaren iritziz, onartezina da «tratu krudel eta gizagabe hori» sistematikoki aplikatzea.