Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Zuzenekoetara bueltan dira

Bi urteko etenaldia, aldaketa sakona eta disko berria. Hirukote gisa dator Sarkor talde gernikarra, eta barikuan aurkeztuko du grabatu berri duten lana: 'Sarkor'. Beraien estilora gehien hurbildu den diskoa dela diote.Bi urteren ostean bueltan dira, et...

Oihana Cabello Elorriaga
Lea-Artibai eta Mutriku
2016/06/01

Bi urteko etenaldia, aldaketa sakona eta disko berria. Hirukote gisa dator Sarkor talde gernikarra, eta barikuan aurkeztuko du grabatu berri duten lana: ‘Sarkor’. Beraien estilora gehien hurbildu den diskoa dela diote.

Bi urteren ostean bueltan dira, eta hirukote gisa igoko dira taula gainera. Sarkor talde gernikarrak zuzenekoetara buelta egingo du; disko berriagaz, gainera.

Jon Rementeria Remen-ek taldea utzi ostean, berregituratu eta aurrera egitea erabaki zuen taldeak. «Remenen lekua betetzeko taldera kanpoko norbait gehitzea pentsatu genuen hasieran. Beldur ginen, laukote izatetik hirukote izatera pasatzean zerbait faltan sumatu genezakeelako. Baina hausnartu ostean pentsatu genuen, agian, gure kuadrilla izaerari eustea nahiago genukeela. Beraz, hori lehenetsi genuen. Zabala prest agertu zen gitarra bategaz egiteko, eta hasierako beldur hori kendu genuen abesti berriak konposatzen hasi ginenean».

Gentza Madariaga (ahotsa eta baxua), Jon Mikel Zabala (gitarra) eta Asier Musatadi (bateria) dira orain Sarkor. Eta izen hori jarri diote, hain zuzen, disko berriari. «Izenburua pentsatzen geundela ohartu ginen Sarkorrek berak izan behar duela orain garrantzia, talde modura aurrera egin dugula», diote.

Berezko estiloa

Hamar kanta bildu diztuzte azken lan luzean. Diotenez, letretan aldaketa sakonik ez dakarte, baina bai kontzeptu aldaketa. «Koruak azaleratu ditugu, soinu amerikanoagoa dakargu oraingoan, geuk entzuten dugun punk-rock horren estilokoa. Egia esateko, oraingoan nahikoa hurbildu gara nahi izan dugun horretara», azaldu dute taldekideek.

Aurreko lanetako abestiak gordinagoak zirela diote; «oraingo lanak, orokorrean, koherentzia handiagoa dauka, koruak atera egin ditugu, eta garrantzia hartu dute… Gure gustuko kantak egin ditugu, eta uste dugu disko hau dela gure estilora gehien hurbiltzen dena. Jon Urriolabeitiagaz grabatu dugu oraingoan, eta askatasun handiagoa eduki dugu esperimentzatzeko».

Abestien mezuek zuzenak izaten jarraitzen dute. «Kritika sozial eta politikoagaz jarraitzen dugu» diote, «letrak zuzenak dira, berezkoa dugun forman idatzita daude. Gauzak ulertzeko modu ezberdin bat dakargu, beraz, letra denek Sarkorren identitatea dakartela esan genezake».

Letra eta mezu zuzenak, baina, melodiekin uztartu ditu hirukoteak. «Euska Herriko taldeek egiten duten musikaren artean guk dakargun estiloa faltan botatzen dugu», aipatu dute.

Lan berriagaz, berrituta eta gogotsu dator Sarkor. Barikuan aurkeztuko dute Sarkor, eta nahi duten modura egingo dutela azaldu dute: etxean, Iparragirren eta Rock n’ Rallyan.

Taldearen azken lanak biltzen dituen abestiak zuzenean entzuteko aukera izango dute zaleek; baita diskoa erosteko ere. Kontzertuetan ipiniko dute salgai; Gernika-Lumoko Ospa tabernan, Elkar dendetan eta Internet bidez, sarkor.net webgunean.

Barikuko kontzerturako deialdia egiteaz gain, diskoa erostera ere animatu gura dituzte herritarrak: «Zergatik? Sarkor garelako».

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.