Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Dena prest da Ispasterrren, herritarrak erabakitzen hasteko

Aitzina Monasterio
Amoroto,Aulesti,Berriatua,Etxebarria,Gizaburuaga,Ispaster,Lekeitio,Markina-Xemein,Mendexa,Munitibar,Mutriku,Ondarroa,Ziortza-Bolibar
2016/06/02
Hiru egun barru 591 ispastertarrek erabakitzeko eskubidearen bidean beste pauso bat emango dute. Pauso garrantzitsua. Geuk erabaki lemapean, Gure Esku Dagok herri galdeketa egingo du, eta domekan [ekainak 5] dena ondo irtetzeko azken lanetan dabiltza egunotan Ispasterko Gure Esku Dagoko kideak. Kanpoko frontoian karpak jarriko dituzte, eta botoa ematera doazen herritarrek bertan izango dituzte hautestontziak. Nahi al duzu Euskal Estatu soberano bateko herritarra izan? Galdera horri erantzun beharko diote ispastertarrek.  09:00etan hasi eta 20:00ak arte egongo da botoa emateko aukera. Goizean goizetik, egun berezia dela igarriko dute herrian.  09:00etan txistularien eta txalapartarien doinuek esnatuko dute Ispaster. Izan ere, jai eguna izatea nahi dute Gure Esku Dagoko kideek, eta goizetik gauera arte jai giroa izango da nagusi. «Dena dugu prest. Azken egunotan domekako ekintzak prestatzen aritu gara, txosnako txandak lotzen…», azaldu dute Ispasterko Gure Esku Dagoko kideek. Ekitaldiez gain, egun guztian musikak girotuko du herria, eta eguerdian pintxoak eta okela errea dastatzeko aukera egongo da. Herritarren arteko herri kirol dema ere egingo dute plazan. Hiru taldetan banatuko dira; 30 urte artekoak, 30-45 urte artekoak, eta 45 urtetik gorakoak. Arratsaldean, berriz, umeentzako tailerrak eta puzgarriak jarriko dituzte plazan, eta bolo txapelketan eta igelaren jokoan ere dibertitzeko aukera edukiko dute. Ondoren, boto kutxak ixtean, Blup!Nahiko taldearen kontzertuan elkartuko dira denak.
Herri galdeketara begira Ispasterren inpini duten pankarta.

Herri galdeketara begira Ispasterren inpini duten pankarta.

«Domekako ekitaldiak prestatzeko laguntza handia izan dugu. Egongo den guztia jendeak bere borondatez laguntzen dabilelako da: tailerrrak, kontzertuak… Alde horretatik oso pozik gaude; jendearen partaidetzagaz pozik  gaude».
Ramon Zallo, Pedro Ibarra eta Endika Garai izango dira Ispasterrera hurbilduko diren begiraleetako batzuk: “ez dakigu zein ordutan etorriko diren gurera”
Ispasterren zein Euskal Herriko beste herri batzuetan herri galdeketak behar bezala gauzatzen direla bermatzeko begiraleak egongo dira. Ramon Zallo, Pedro Ibarra eta Endika Garai izango dira Ispasterrera hurbilduko diren begiraleetako batzuk. «Herriz herri ibiliko dira begiraleak, beraz, ez dakigu zein ordutan etorriko diren gurera». Halaber, Gure Esku Dago nazioanaleko eta Jarraipen Batzordeko ordezkari bana ere Ispasterren izango dira domekan. Parte hartzera animatuz. Azken hilabetean ekitaldi ugari egin dituzte E-5-era begira. Geuk erabaki kanta sortu eta lip dup-a grabatu dituzte, giza katea egin dute, auzoz auzo eta etxez etxe galdeketari buruzko informazioa zabal azaldu dute… «Aurreko asteburuan berriro hurbildu ginen bizilagunengana. Parte hartzeko animatzeagaz batera, etxez etxe botoa emateko zer behar duten azaldu genien». 16 urtetik gorakoa izatea eta Ispasterren erroldatuta egotea dira parte hartzeko baldintza bakarrak. «NAN-ean Ispaster jartzen ez badu, erroldatze-ziurtagiria aurkeztu beharko dute». Gaur domekako egutegia banatzen arituko dira etxez etxe, auto karabanan joango dira, eta musikagaz lagunduta, auzorik auzo giroa berotzen hasteko. z dakigu zein ordutan etorriko diren gurera «Batez ere jendeak parte hartzea azpimarratu nahi dugu, ahalik eta jende gehienak botoa ematea. Jendea animatu dadila, guk ere badugula zeresan erakusteko. Gure eguna izango da, eta gozatu egin behar dugu, eta gure iritzia eman». Domekan Ispasterrera bertaratzerik ez dutenek sare sozialen bitartez jaso ahalko dute hango berri, Facebooken (Gure Esku Dago Ispaster) eta Twitterren (@Gureskuispaster). Adierazpen egunak. Ispasterren bakarrik ez, domekan Gure Esku Dagoren zenbait ekitaldi burutuko dituzte Etxebarrin, Lekeition eta Mendexan. Mendexan eguerdian plazan batuko dira, eta antzerki, dantza, kirola, musika eta bertso doinuekaz giro ederra sortuko dute. Gure Esku Dagoren kamisetak soinean janzteko eskatu diete herritarrei. Adierazpena irakurri eta argazki erraldoia irakurri ostean, herri bazkarian elkartuko dira. 14:30etatik aurrera bazkalduko dute, eta herri bazkarirako joateko asmoa dutenek Gure Kabia tabernan izena eman behar dute. Etxebarrian 11:00etan jarri dute hitzordua, udaletxe aurreko plazan –euria izanez gero, frontoian egingo dituzte ekitaldiak–. Eguna hasteko ume zein nagusien tailerrak egingo dituzte. Hain zuzen ere, besteak beste, hautestontzi handi bat egingo dute elkarrekin, eta ohol handi batean adostu duten adierazpena idatziko dute. Horrekin batera, plaza ingurua apainduko dute, jai egun berezia dela irudikatuz.
Domeka aileatu aurretik Adierazpen egunak ospatuko dituzte zapatuan Aulestin, Markina-Xemeinen, Mutrikun eta Ondarroan
Gero, 13:00etan hasita irakurriko dute erabakitzeko eskubidearen inguruko adierazpena. Halaber, talde argazkia ere aterako dute, eta ekitaldia amaitzean kopaua edukiko dute. «Herritarrak jaian parte hartzera animatu nahi ditugu. Gure esku dago erabakitzea, denon esku dago». Bestalde, domeka aurretik Adierazpen egunak ospatuko dituzte zapatuan Aulestin, Markina-Xemeinen, Mutrikun eta Ondarroan. Udalerri horietan elkarte eta eragile desberdinen eta herritarren parte hartzeagaz adostu dituzte zein bere adierazpenak. Harmailaz harmaila, Erabakitzera! lemapean batuko dira aulestiarrak, eta Santa Eufemiara arteko harmailetan jarriko dira erabakitzeko eskubidearen aldarrikapena egiteko. Horretarako, herritarrek harmailak erosi behar dituzte, Ubilla eta Ilunzar tabernetan, eta herrian jarriko dituzten mahaietan. Gainera, Gure Esku Dagoko kideek, banaka zein taldeka erabakitze eskubidearen aldeko argazkia ateratzeko dei egin diete herritarrei, eta ondoren, kalean dagoen panelean ipiniko dituzte. Argazkietarako banderolak Ilunzar eta Ubilla tabernetan eta Josune dendan eta Ibegrafiken eskuratu daitezke. Argazkiak WhatsApp bidez 676 724 060 telefonora bidali behar dira, eta GED-ko kideek inprimatu eta panelean jarriko dituzte.
Kamisetekin joateko deialdia egin dute ondarrutarrek, eta kamisetarik ez duenak bat lortzeko aukera izango du Alamedan
Ondarroan ere prest dute adierazpena, eta Gure Esku Dagoko kideen asmoa bertaratzen dena dantzan eta kantuan jartzea dela nabarmendu dute. «Betiko kantak abestuko ditugu denok batera, eta musika pixka bategaz, ea jendea ere dantzan ipintzen dugun». Horrez gain, umeentzako txoko bat ere antolatzeko asmoa agertu dute. Gure Esku Dagoko logoak margotzeko aukera izango dute haurrek, eta horiek, ostean, sare batean eskegiko dituzte, erakusketa baten legez. Gure Esku Dagoko kamisetekin joateko deialdia egin dute ondarrutarrek, eta kamisetarik ez duenak bat lortzeko aukera izango du Alamedan, borondatearen truke. Mutrikun ere Gure Esku Dagoko kamiseta eta lepoko zapi laukiduna armairutik ateratzeko deia luzatu dute. EGITARAUAK Ekainak 4 (zapatua):
  • Aulesti:
    • 09:30: Oinez Santa Eufemiara, Torrezelaitik irtenda.
    • 11:30: Aterpetxean batu eskaileretara elkarrrekin joateko.
    • 12:30: Argazkia bakoitza bere harmailan. Ostean, kopaua.
  • Markina-Xemein:
    • 19:00: Markina-Xemeingo adierazpena irakurri, eta Erabakitze Eskubidea gauzatzeko lanean bidelagun izan direnen argazkia, Arratxinagako zubian.
  • Mutriku:
    • 12:00: Erraldoiak eta buruhandiak.
    • 12:45: Musika eta bertsoak.
    • 13:30: Adierazpena irakurri eta argazki erraldoia.
    • Ondoren, Larrain dantza.
  • Ondarroa:
    • 13:00-14:30. Adierazpen eguneko ekitaldia Alamendan.
Ekainak 5 (domeka):
  • Ispaster:
    • 09:00: Galdeketa mahaia ireki. Txistulariak eta txalapartariak.
    • 12:30: Herritarren arteko kirol ikuskizuna.
    • 14:00: Bertsolariak eta alboka jotzaileak.
    • 17:00: Umeentzako tailerrak eta puzgarriak herriko plazan.
    • 17:00: Bolo txapelketa eta igel jokoa.
    • 20:00: Galdeketa mahaia itxi.
    • 21:00: Kontzertua: Blup! Nahikoa taldea.
  • Lekeitio:
    • 12:30: Adierazpenaren aurkezpena, Ikusgarri zineman.
  • Mendexa:
    • 12:30: Ekitaldi nagusia, plazan. Adierazpena irakurri, argazki erraldoia atera, antzerkia, dantza, musika, kirola eta bertsoak.
    • 14:30: Herri bazkaria.
  • Etxebarri:
    • 11:00: Ume eta nagusien tailerrak.
    • 13:00: Adierazpena irakurri, argazki erraldoia eta kopaua.
  • Busturia:
    • 10:30: Busturiko mendi taldekoen irteera, Altamirako plazatik abiatuta.
    • 12:30: Adierazpena herriratzeko jaia, Altamirako plazan: jokoak, dantzak, pintxoak…
  • Gernika-Lumo:
    • 12:00: Hausnarketa, talde txikietan banatuta, Merkurio plazan. Kontzertu akustikoa eta luntxa.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.