Euskal giroaz gozatzeko aukera emango du Erromeidxek zapatuan
Aurten, bertoko produktuen azoka antolatu dute; 11:00etatik aurrera egongo da Goiko Plazan. Kabidxeren ateak ere zabalik edukiko dituzte, herritarrek gunea ezagutzekoHerriko hamabost kultur talderen elkarlanagaz antolatuta, badator beste behin ere Erro...
Aurten, bertoko produktuen azoka antolatu dute; 11:00etatik aurrera egongo da Goiko Plazan. Kabidxeren ateak ere zabalik edukiko dituzte, herritarrek gunea ezagutzeko
Herriko hamabost kultur talderen elkarlanagaz antolatuta, badator beste behin ere Erromeidxe. Hala, zapatuan, euskal giroa izango da nagusi herriko kaleetan. Goizean, aurreko urteetan modura, Alde Zaharrak hartuko du protagonismoa.Aurten ere berritasunekin dator, gainera, Erromeidxe; lehenengoz, bertoko produktuen azoka egongo da Goiko Plazan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 11:00etatik aurrera dastatu eta eskuratu ahalko dira hainbat produktu, eta hamabost salmahai inguru egongo dira.
Beste alde batetik, Kabidxe gune sozialaren ateak ere zabalik edukiko dituztela diote: «Oraindik gunea ezagutzen ez dutenek egun aproposa dute Kabidxe ezagutzeko. Pintxoak, musika eta erakusketak egongo dira, beste gauza batzuen artean».
Hamabost talderen arteko elkarlanagaz sortutako jai eguna bada ere, edozein herritarrek parte har dezake. 12:00etan jarri dute ordua, Goiko Plazan.
Handik, hiru taldetan banatuta, kalejiran ibiliko dira Alde Zaharretik, «hiru ibilbide ezberdin eginez». Ondoren, 14:00ak aldera, talde guztien bilgunea izango da berriro ere Goiko Plaza. Talde bakoitzak bere erakustaldia egingo du bertan, eta elkarregaz dantzatzeko eta abesteko aukera ere edukiko dute. Handik, Artza frontoirako bidea hartuko dute, kalejiran. Aurten, gainera, frontoira jaisteko ere, talde ezberdinetan banatuta egingo dutela zehaztu dute.
Dantzaldia Lameran
15:30ak inguruan jesarriko dira bazkaltzeko, frontoian. Bazkalosteko kantuen eta dantzen ostean, berriz, Lamerara aterako dira. Iazko formatuari eutsita, aurten ere, Lameran egingo dute iluntzeko dantzaldia, Zirkinik ez taldeagaz. 20:30etik aurrera izango da hori.
Zozketak ere ez dira faltako. Lau sari zozkatuko dituzte: gizonezkoentzako jantzi tradizionala, otzara bat, pernila eta zenbait tabernetan kontsumizioak. Txartelak euro batera salgai daude. Alde Zaharreko tabernetan aurki daitezke, edota antolatzaileei eskatuta.
Denentzako lekua dagoela gogorarazi dute antolatzaileek; beraz, herritar guztiak animatzen dituzte Erromeidxen parte hartzera.