Aldundiak diru laguntza emango dio Mendexako udalari, hirigintza-plangintza Lurzoruaren legeari egokitzeko
7.000 biztanle baino gutxiago dituzten Bizkaiko hamaika udalek 250.000 € jasoko dituzte, horien hirigintza-plangintzak Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legean ezarritakoaren arabera egokitzeko.
Diru laguntzak 30.000 euro eta 2.310,53 euro artekoak dira. Laguntzak 23ko 29/2016 Foru Dekretuan jasotako deialdiaren babespean emango ditu aldundiak.
Horiek emateko foru agindua sinatu du dagoeneko Vicente Reyes Garraio, Mugikortasun eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko foru diputatuak. Ondorioz, udal onuradunek laster jasoko dituzte jakinarazpenak.
Laguntza hauek Foru dekretuaren 6. artikuluan ezarritako lehentasun-irizpideen arabera esleitu dituzte. Hala, plangintza prestatzeko prozesua hasita ez zutenei edo 2015ean hasi zutenei eman die lehentasuna, beti ere aurreko deialdian diru-laguntzarik edo diru-laguntzaren zati bat jaso ez badute. Ebaluazio-txostenak aurkeztutako eskabideen lehentasun-hurrenkera ezarri du, adierazitako irizpideak aplikatu ondoren.
Mendexagaz batera udalerri hauek jasoko dute aldundiaren diru-laguntza: Atxondo, Urduña-Orduña, Lemoiz, Ugao-Miraballes, Mallabia, Forua, Ubide, Zierbena, Morga eta Nabarniz.