Astran 4Km-a egitea proposatuko dute, zapatuko asanbladan
Astraren ibilbidea eta etorkizunari buruz iritziak eta proposamenak hartzeko, udaberriko asanblada egingo dute bihar, 11:00etan.Arduradunek azaldu dutenez, bi gai nagusi landuko dituzte: alde batetik, Astraren proaktibitatea, hau da, Astra bera izan ...
Arduradunek azaldu dutenez, bi gai nagusi landuko dituzte: alde batetik, Astraren proaktibitatea, hau da, Astra bera izan behar den eragilea edo bertara doan jendearen egitasmoak gauzatzeko tresna bat izan behar den. Bestetik, Astran 4Km-a planteatuko da, Astra zer den, nor den eta nora doan mahaigaineratuz. Antolatzaileek herritarrek parte har dezaten gonbidapena zabaldu dute, Astra zer nahi duten izatea jakinarazteko.